Nire Baloreak Indartu

Begoñazpi Ikastolak partaide guztiok ikasleen hezkuntzan doguzan oinarrizko aukera biez ohartzea gura dau: ikasleek hezkuntza integrala izatea eta gizarte solidaritatean hezi nahi dogu.

1. Pertsonaren garatze integrala.

Gure hezkuntza ekintzaren oinarrizko helburua pertsonak prestatzea dalakoan gagoz. Garapen integrala aitatzen dogunean ikasleak bere gaitasun guztiak ezagutu eta era orekatu baten garatu egin behar dauazala esan gura dogu. Horregaitik Ikastolea honako gaitasun honeek garatzen saiatuko da:

  • Ezagutzari buruzkoak:
    • Ikasleak inguruko gizarte eta berezko errealitatea arakatzeko interesa hartu dagian eginaz.
    • Errealitatearen ezagutza zehatz eta kritikora helaraziz.
    • Jakitea zein frogatzea eta gozatzea bultzatuz, ikasleak ikasten dauanari ezagutza esanguratsuaren bidez zentzua aurkitu eta emon daikeo eta.
    • Mundu teknifikatu eta funtzional baterako prestatuz, bertan orientatzeko eta eragingarria izateko gai izan daiten.
  • Afektiboak:
    • Inguru fisiko eta gizartearen errealitatera sentikor izaten lagunduz.
    • Ondo sentitze eta gozamenera zabalik dagozan uneak bultzatuz, berehalako gozamena alkar banatuz eta komunitatea osotzeko gurarira bideratuz.
    • Sexualitatearen edukitze gozatsua eta arduratsua bultzatuz.
    • Mugimendua eta bere kontrola, sentimenduen eta lankidetzaren iturri eta motore bezala heziz.
  • Adierazpenari buruzkoak:
    • Komunikatzeko era desbardinak erabili eta hobetzeko aukerak emonaz.
    • Komunikaziorik osoena indartzen dauan isiltasuna gozatzen itziz.
    • Sormenezko ekimena teknikaren bidez erabetetzen dala era praktikoan irakatsiz.
    • Komunikatzeko bide eta sistemak erabakiak hartzearen zerbitzura eta pertsonen arteko topaketen zerbitzura jarriz.
  • Gizarte gaitasunak:
    • Norberaren balore eta mugen kontzientzia hartzeko aukerak emonaz bere buruaren kontzeptu erreala eta baikorra hartzeko.
    • Ikasleak garapenari egokitutako eta gizarte harremanen bidez eratutako autonomiaz jabetu eta berori erabili daian egoerak sortuz.
    • Bakoitza talde harremanetan beharrezkoa eta eragingarria sentitu daiten egoerak sortuz.
    • Lankidetasuna eta solidaritatea gozatu daian ohituz.
  • Pertsonaren garapenaren ikuspuntu kristau batetik, tranzendentalak deitu geinkezan gaitasunetan be heziko dogu:
  • Transzendentalak:
    • Ikasleak ikuspuntu indibiadualista eta pragmatikoak gainditzen dabezan balore objektiboak erreferentetzat hartu daiazan ohituz.
    • Arrazoi zintzo eta altruisten alde konpromesua hartu daien aukerak emonaz.
    • Jangoikoaren seme-alaben askatasunera deituak izatearen kontzientzia sustatuz.
    • Euren adinari egokitutako fede eta kulturaren arteko sintesi aurreragarriak egin daien aukerak emonaz ikasleei.