2023/2024 IKASTURTEA

KIROL ASTEA

KIROL ASTEA

Aste Santu aurreko aste osoan zehar Kirol Astea ospatu dogu Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan eta Lehen Hezkuntza osoan, martiaren 19tik 23ra, hain zuzen ere. Kirol Astearen helburu nagusiena, ikasleek ariketa fisikoa eta kirol ezbardinak egitea ez ezik, bizitzaren hainbat arlotan norberaren prestakuntzak dauan garrantziaz ohartaraztea be da. Horrez gain, osasun, elikadura eta atseden ohiturak sustatzea izan dogu helburu.

Asteari hasierea emoteko eta ekintzakaz hasi baino lehen, gela bakoitzean landutako tailerretan ariketa fisikoa eta kirol ezbardinak praktikatzearen garrantziaz jabetu ginan. Horren ostean, antolatutako ekintzei ekin geuntsen. Ikasturte honetako kirol-jaialdi honetan gitxienez lau ekintza mota ezbardin burutu doguz maila bakoitzeko: testigantza edo hitzaldiak, kirol praktikak, kirol galdetegiak eta barne-lehiaketak.

Aurten lehenengo aldiz, DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleek testigantza programan parte hartu dabe. Goi-mailako kirolari gazteak diran Maite Laraudogoitia (eskubaloia), Jon Ander Barbero (motoziklismoa), Maialen Morante (tenisa) eta Andoni Espartagaz (eskalada) egoteko aukerea izan eben Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailako neska-mutilek. Bestalde, laugarren mailako ikasleakaz, ikastolako ikasle ohia dan Iker Enbeita egon zan, ugeriketan bizitako gurera ekarriz. Bosgarren mailakoek, jolas eta kirol egokitu ezbardinen inguruko informazioa jaso eben; eta, azkenik, seigarren mailako ikasleakaz Matxalen Ziarsolo, Bera Bera eskubaloi taldeko jokalari ohia egon zan.

Kirol praktikei jagokonez, era askotako bakarkako zein talde kirolak praktikatzeko abagunea izan dabe Lehen Hezkuntzako ikasleek; besteak beste, Heziki, saskibaloia, errugbia, badmintona, kirol egokitua (gurpildun saskibaloia, boccia eta goalball-a) eta, aurten barrikuntza lez, entrenamendu funtzionala. Bestalde, ariketa fisikoa sustatzearen asmoagaz, maila guztietan krosa antolatu da. Horrez gain, aurten atsedenari eta erlaxazioari bere tartea eskaini deutsogu, 4. eta 6. mailako ikasleek erlaxazio saio baten parte hartu dabelarik. Aipatu beharra dago be, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan herri kirol txapelketak antolatu dirala. Astean zehar, gela bakoitzean Kirol Quiz-ean parte hartzeko aukera be izan dabe.

Azkenik, Lehen Hezkuntza 2. eta 3. zikloetan, maila bakoitzeko xake txapelketa bana antolatu da, barikuan finalak jokatu ziralarik. Zezeilan hasitako txapelketako finalak, Periscope bidez jarraitzeko aukera izan dogu aurten. Kirol Asteari amaiera emoteko era bikaina! DBHko xake ikasleei eskerrak emon beharrean gagoz, txapelketa osoan eskaini deuskuen laguntzagaitik.

ARGAZKI GALERIA

KIROL ASTEA KIROL ASTEA KIROL ASTEA KIROL ASTEA KIROL ASTEA KIROL ASTEA