TOPIKOAK LEHEN HEZKUNTZAN | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

TOPIKOAK LEHEN HEZKUNTZAN

  • TOPIKOAK LEHEN HEZKUNTZAN
  • TOPIKOAK LEHEN HEZKUNTZAN
  • TOPIKOAK LEHEN HEZKUNTZAN
  • TOPIKOAK LEHEN HEZKUNTZAN
72018ko ekainak

LH 1. mailan, “Bilbo ezagutuz gero, maitatzea espero” izena dauan topikoa lantzen ari gara. Hori dala eta, ez dago zertan esan, Bilboren barri jaso eta txokorik ezkutuenak be ezagutu behar genduzana.
Horregaitik, ogitartekoa hartu eta Udaletxe aurrean gelditzen dan eta itsasadarretik egiten dauan ibilbidetik eroango ginduzan Bilboats itsasontzia hartu genduan. Joan-etorrian, gelan landutako eraikinak gertutik ikusteko aukera izan genduan, hala nola, Iberdrola Dorrea, Euskalduna Jauregia, San Mames… Itsasontzia itzi eta oinez, Bilboko beste txoko batzuk be ikusi genduzan, besteak beste, Areatza ingurua, Zazpi Kaleetan barrena Plaza Barria, San Anton Eliza eta Erriberako Merkatua. Ibilbideari amaiera emoteko, Bilboko ikurra dan funikularra hartu eta Artxandara igo genduan, bertatik geurea dan “Botxoa” ikusteko. Egun horretatik aurrera, Bilbo gehiago maite dogulakoan gagoz.