BILBO, UME ETA NERABEEN HIRI
Azaroaren 20an, Haurtzaroaren Egun Unibertsalarekin bat eginda, Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluaren Osoko Bilkura, BilboRock Aretoan burutu zan. Bertan, Bilboko Gizarte Ekintza Saileko Zinegotzi Ordezkaria dan Iñigo Pombo buru zala, hainbat talde politikotako ordezkariak eta beste ikastetxe batzuetako ikasleez gain, Begoñazpi Ikastolako LH 5. mailako Gentzane Pueyo eta LH 6. mailako Koldo Perez Zaldumbide izan ziran.
Goizean, lehen saioan, kontseilukideek pasa dan ikasturtean egindako proposamenei Udaleko zenbait sailek emondako erantzunak entzuteaz gain, ikasturte honetan zein gai landuko daben be erabaki eben.
Organo honen bidez, haur eta nerabeek ahotsa izango dabe esparru lokaleko erabakietan. Hau bai hau, erronka!