2023/2024 IKASTURTEA

Bizkaiko kristinauek Eleiza misiolari, ireki eta abegikorragoa gura dabe

Bizkaiko kristinauek Eleiza misiolari, ireki eta abegikorragoa gura dabe

Asteburu honetako Eukaristietan banatu da Eleizbarrutiko 3.000 lagun inguruk egin izan dabezan hausnarketetatik eratutako bigarren laburpena jasoten dauan agiria. Talde gehienek nabarmentzen dabe prozesua “graziazko aldia” izan dala. Eurek gurako leukien Eleizeak, bestalde ezaugarri honeek euki beharko leukez: konpromisoa behartsuen alde, hizkera ulergarria, laikotzaren autortza erabagiak hartzeko prozesu eta lekuetan.

 

Joan dan ekiturtean Bilboko Eleizbarrutiko fededunek egin izan daben bereizketa-prozesua amaituta, Gotzain Kontseiluak datozan urteei begira proposatutakoaren laburpena egin dau.

Aitatutako prozesuan parte hartu ebenen arabera, badago poza eta itxaropena dakarren gauza onik, aita santuaren ekimenez eta zeinuez eta sinistedun askoren lekukotasun zintzoaz adoretuta.

Arduren artean, gero eta handiagoa dala pastoral erronken eta alkartearen ahuleziaren arteko desoreka eta krisia ez dala arlo ekonomikoan bakarrik antzematen eta balioak eta eremu erlijiosoak be jasaten dabela dalako krisi hori.

Familia Ebanjelizazinoaren eta kristinau sarbidearen eragiletzat joten da eta sakramentuen ospakizuna aukera ona izan daiteke harrera egiteko.

Bizkaiko kristinauek gizarte-karidade egintza Ebanjelioaren zerbitzura jartea eta beste erakunde batzukaz batera behartsuenen alde jardutea eskatzen dabe. Zerbitzu liturgikoei jagokenez, ospakizunak bizitzari lotuta egotea gura da, hau da, ospakizun biziagoak eskatzen dabez.

Oinarrizko jarrerak

Laburpenean, oinarrizkotzat joten diran jarrera batzuk jasoten dira, esate baterako: prestasuna, bide barrien bilaketa itxaropentsurako; pastoral harrera eta alkarrizketa eta bizitza pertsonal eta komunitario neurritsu eta soilaren lekukotasuna.

 

Iturria: Bizkaiko Eleizbarrutia. www.bizkeliza.org

ARGAZKI GALERIA

Bizkaiko kristinauek Eleiza misiolari, ireki eta abegikorragoa gura dabe