2023/2024 IKASTURTEA

Zientzia Begoñazpi Ikastolan

Zientzia Begoñazpi Ikastolan

DBH 1.mailako ikasleak Donostiako Eureka! Zientzia Museora (Zientziaren Kutxagunea–Kutxaespazioa) joan jakuz. Bertan, beste batzuen artean, begirada batez eguzki-sistema behatu, kimikaren erabilgarritasuna baieztatu eta giza gorputzaren disekzioa egin ahal izan dabe.

Bisita egin ondoren, hainbat taldetan banaturik, ikasleek Lurra eta unibertsoa, elektrizitatea, kimikaren magia edota giza gorputzeko zelulak hobeto ulertzeko dagozan tailerretan jardun dabe.

Donostiako museo honetara urtero joaten gara, ikasleek erraz-erraz eta bertatik bertara, lan-zientifikoa behatu, gelan ikasitakoa barneratu eta erabileraz jabetzeko aukera izaten dabe eta.

ARGAZKI GALERIA

Zientzia Begoñazpi Ikastolan