Adi-Adian programa
Eusko Jaurlaritzak bakegintzaren inguruan antolatutako Adi-Adian programan oinarrituz, batxilegoko lehen mailako ikasleak beste urrats bat emon dabe.
Gure herriak jasandako indarkeria atzean itzi ostean, gogoan geratu jakuzan irudi edota sentimendu nagusiak berreskuratzeko proiektu bat burutu dabe.
Ikasleen eta familien memoria zein dan jaso eta gero, pasa dan zapatuan Bilboko kaleetan ibili ziran, herritarren memoria jasotzen.