EUROCAMP PROIEKTUA 2016
Eurocamp europar proiektuari ekinez, apirilaren 17tik 23ra, Eslovenia eta Austriako ikasleak izan doguz Ikastolan. DBH 3. mailako ikasle taldetxo batek, etorri jakuzan ikasleakaz batera, hainbat ekintza eta joan-etorri egin dabez, bertako kultura eta ohiturak ez ezik, hiria be erakutsi deutselarik. Ikasle-truke hau esperientzia ahaztezina izan da guztiontzat. Etorkizunean be alkartuko ahal gara!