2023/2024 IKASTURTEA

Letra Astea

Letra Astea

Egun honeetan Bilbon izan dan Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdia, Liburuaren Eguna eta Cervantes eta Shakespeare idazleen heriotzaren 400. urteurrena dala eta, Begoñazpi Ikastolan be Letra Astea izan dogu. Ekimen hau, irakurzaletasuna sustatzea helburu dogula, jorratzen hasi garan proiektuaren atal bat baino ez da izan. Horregaitik, ba, Bigarren Hezkuntzako erakineko sarreran, DBH eta Batxilergoko ikasleek eginiko lanak erakutsi doguz. Erakusketa honek, Ikastolan lantzen eta erabiltzen diran lau hizkuntzetan, idazle klasikoek esandako esaldi zein aipamen adierazgarri eta esanguratsuenak bildu gura izan dauz. Horretarako, jarri dogun erakusketa-panelean, Fotoliteratura 2016 lehiaketako lanak ez ezik, ikasleek bildutako lanak be jarri doguz. Etorri eta lanak ikusi gura dozuezanok ateak zabalik dozuez.

ARGAZKI GALERIA

Letra Astea