2023/2024 IKASTURTEA

TXIKIDYA

TXIKIDYA

LH 6.mailako ikasleek, lau egunetan, TXIKIDYA klubak eskainitako ordu bi eta erdiko iraunpena izan daben Lehen Laguntzako jardunaldietan parte hartu izan dabe.

Ekintza honek bai gizarte seguroago dan gizartea lortzeak zein osasuna zaintzeak dauan garrantziaz, bai  Lehen Laguntzen barri izan eta honeetan trebatzea izan dauz helburu.

Ekimen honek alde teorikoa eta praktikoa izan dau. Teoriari jagokonez, istripu bat izateko arriskua gitxitzeko ohiturak lantzea, 112 zenbakia eta larrialdi-zerbitzuak ondo erabiltzen irakastea izan da garrantzitsuena. Alde praktikoari jagokonez, ostera, biziraupen katea aztertu eta landu dabe: zer egin behar dogu pertsona batek konortea galdu badau? Lehenengo hasierako balorazioa (ABC)+ (RCP,DEA,DESA), zer egingo dogu odoljarioa badogu?

Hau guztia aztertu ondoren ekimenaren amaieran ikasle bakoitzak TXOKORRISTA txartela bereganatu dau.

ARGAZKI GALERIA

TXIKIDYA TXIKIDYA TXIKIDYA TXIKIDYA