ESKOLAKO AGENDA 21 UDAL FOROA
Ekainaren 2an, Bilboko eskolen arteko Agenda21eko foroa izan zan Bilboko Udaletxean. Bertan, hainbat eskolatako ikasleek parte hartu eben. Begoñazpi Ikastolatik ekodelegatuak diran Beñat Usobiaga eta Naia Santos joan ziran. Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak, emon eutson hasiera foroari. Ondoren, ikasleek biogeodibertsitatearen inguruan Bilbon egin daitekezan hobekuntzak proposatu ebezan.