Domund Eguna: Ikastolan Zaratamoko Ramón Egiluzen testigantza
Urriaren 23an, “Urten zure herritik” leloa izango dauan Misinoen munduko 90. Jardunaldiak izango doguz. Hori dala eta, Bizkaiko Elizbarrutiak hainbat ekintza antolatu dauz, besteak beste, zenbait misiolarik emongo dabezan testigantzak.
Ikastolan Ramón Egiluz misiolari izan dogu. Ramón Afrikako hainbat herrialdetan izan da misiolari eta aste batzuetan Euskal Herritik ibili eta gero, laster ekingo deutsa orain dala hamarkada bi hasitako misiolari lanari.
LH 6. mailako ikasleek Ramonen testigantza gogoz entzun dabe. Gure aldetik eskerrak emon gura deutsaguz Elizbarrutiko Misinoetako ordezkaritzari gugana etorteko egin dauan lan eta ahaleginagaitik.