2023/2024 IKASTURTEA

NEGULEKUAK

NEGULEKUAK

Neguan be astiaz gozatuko dogu! Hona hemen 2016-2017 ikasturtean Ikastolan bertan izango doguzan NEGULEKUAK!

Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 16:00ak arte (bazkaria barne) hainbat ekintza egiteko aukera izango dogu, harrera ordutegia, goizeko 08:00ak izango da.

Haur Hezkuntzako 1.eta 2. mailako umeen programa gorputz-adierazpenean oinarrituko da. Hori dala eta, ekintzen artean UGPra (UmeenGabonetakoParkea) joatea eta Patxin&Potxinen ikuskizuna izango doguz.

Haur Hezkuntzako 3.mailakoentzat eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, aisialdiko ekintzez gain, robotika be eskainiko dogu.

Adi! Izena emoteko epea azaroaren 28tik abenduaren 13ra egongo da zabalik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 94.424.58.42  telefono zenbakira deitu edota proiektuak@aisilan.eus helbidera idatzi.

ARGAZKI GALERIA

NEGULEKUAK