2023/2024 IKASTURTEA

Natura Zaintzen Proiektua

Natura Zaintzen Proiektua

Amaitzear dogu lau urteko geletan lantzen gagozan “Natura zaintzen”  proiektua. Dana dala, amaitu orduko, zertan datzan azaldu gura deutsuegu. Proiektua, atal nagusi bitan banatu dogu.

Lehen  atalean Eskolako Agenda 21egaz lotu dogunez, hainbat kontzeptu landu doguz, besteak beste, zabor-motak, kutsadura eta berziklatzea. Bigarren atalean, ordea, “Udazkena” eta honen ezaugarriak, hau da, eguraldia, janzten dogun arropa, jaten doguzan elikagaiak…aztertu doguz.

Baina aurreko guztiaren barri jaso eta ikasteko, hainbat baliabide izan dogu, hala nola,aurre-ezagutzak,giltzak,zoominga, adimen-mapa.

Sei asteko iraupena izan dauan proiektu hau, ikasleentzat guztiz interesgarria izan da. Eskerrak emon behar deutsueguz bai parte hartzeagaitik, bai emon dozuen laguntzagaitik. Danon artean, ikasle, irakasle eta gurasooi esker proiektuak argia ikusi dau eta.

ARGAZKI GALERIA

Natura Zaintzen Proiektua Natura Zaintzen Proiektua Natura Zaintzen Proiektua Natura Zaintzen Proiektua Natura Zaintzen Proiektua