SUKALDARIAK PROIEKTUA
Pasa dan astean, "Sukaldariak" proiektuari amaiera emoteko, hiru urteko ikasleoi Ikastolako ama bat etorri jakun zenbait fruta eta barazki-zuku eta irabiatu zein ogia tomateagaz zelan egin irakastera. Horretaz gain, oso gozo egoan azenario bizkotxoa be dastatu genduan. Elikagai guztiak manipulatu eta usaindu ondoren, hamaiketako osasuntsua egin genduan.
Eskerrik asko, Gentzane!