CREATIVE WRITING LEHIAKETA
Zezeilean, Ikastolako DBH 4. mailako 108 ikaslek eta Batxiler 1. mailako 115 ikaslek, urtero izaten dan Creative Writing Contest lehiaketan parte hartu eben. Finalean sei lagun izan baziran be, martiaren 29an hiru izan ziran irabazleak:
1. saria:Mario Ullés
2. saria:Julen Beaskoetxea
3. saria:Diego Valle
Ikasleei jagokenez, aipatu guztiak zoriondu beharrean gagozala, sekulako lana egin dabe eta. Era berean, emon deuskuen laguntza eta eskuzabaltasunagaitik, Macmillan Publishing, Longman Pearson Publishing eta Cambridge University Press argitaletxeei be eskerrak emon behar deutseguz.