2023/2024 IKASTURTEA

BEGOÑAZPI IKASTOLAKO II. FUTBOL EUSKARA EGUNA

BEGOÑAZPI IKASTOLAKO II. FUTBOL EUSKARA EGUNA

2017ko maiatzaren 20an, Begoñazpi Ikastolan, futbolean euskara sustatzea helburu dauan ekimea dan  II. Futbol Euskara Eguna izan genduan. Bizkaiko hainbat lekutatik etorritako 18 taldek parte hartu eben, guztira 150 neska-mutilek futbolaren eta euskararen jaiaz gozatzeko parada izan ebelarik.

Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailakoen partidak goizean jokatu baziran be, Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailakoenak arratsaldean izan ziran. Azkenean, maila bakoitzeko talde bi onenek jokatu eben finala.

Parte-hartzaileen artean, maila bakoitzeko irabazleek zein bakarkako teknikako zirkuituko irabazleek jaso eben saria. Era berean, Ikastolako aretoan antolatutako Futbol Quiz-ean parte hartu eben jokalarien artean, Euskal Selekzioaren kamiseta ofiziala zozketatu zan.

Antolakuntzan lagundu deuskuen Evolution Sports kirol enpresako arduradun eta entrenatzaileei eskerrak emon beharrean gagoz. Euskal Futbol Federazioa be gogoan izan behar dogu proiektu honegaz bat etortzeagaitik.

ARGAZKI GALERIA

BEGOÑAZPI IKASTOLAKO II. FUTBOL EUSKARA EGUNA BEGOÑAZPI IKASTOLAKO II. FUTBOL EUSKARA EGUNA BEGOÑAZPI IKASTOLAKO II. FUTBOL EUSKARA EGUNA BEGOÑAZPI IKASTOLAKO II. FUTBOL EUSKARA EGUNA BEGOÑAZPI IKASTOLAKO II. FUTBOL EUSKARA EGUNA