ZABALDU ESKUA PROGRAMAREN AMAIERA EKITALDIA
Aste honetan, LH 6E taldekoen “Zabaldu Eskua” Ikasketa eta Zerbitzu programaren amaiera-ekitaldia izan dogu. Ikastolako kaperan izan dan ospakizun honetan, Nazareteko Jesusen lagun hurkoari laguntzeko mezua eta eredua gogoratu doguz. Era berean, bai eguerdietako jolas-orduetako dinamika eta arazo-kudeaketan, bai hirugarren zikloko ikasleen ikasteko txokoan laguntzeagaitik emondako diploma-banaketa sinbolikoa be egin da.
Talde honen ospakizun ekitaldiak, ikasturte honetako “Zabaldu Eskua” programari amaiera emon deutso.
Zorionak eta eskerrik asko, 6E!