2023/2024 IKASTURTEA

HOMELESS FILM FESTIVAL-ERAKO BIDEO LABURREN LEHIAKETA

HOMELESS FILM FESTIVAL-ERAKO BIDEO LABURREN LEHIAKETA

Azaroaren 3 eta 4an Bilbon izango dan “Homeless Film Festivala dala eta, Bizitegi alkarteak hil honetan  prestatu dauazan ekintzetan DBH 4. mailako ikasleek zuzen- zuzenean parte hartu dabe.

Urriaren hasieran Bizitegiko erabiltzaile eta arduradunakaz Ikastolan izan genduan mahai-inguruan jasotako testigantzak eta bizitako esperientziak bilduz, ikasleak azken egunotan bideo laburrak osatzen eta kaleratzen hasi dira, honeek izango baitira “Homeless Film Festival” eskola-lehiaketan aurkeztuko dabezanak. Zenbat eta zein aberatsak izan diran bideo-grabaziook! Besteak beste, honeexek izan dira jarduerak: metroko giza-saioak, kaleko nahiz Bizitegiko kideei egindako alkarrizketak, bideo-laburretarako beren-beregi sortutako abestiak…

Azaroaren 3an Bizkaia Aretoko ekitaldian izango gara. Bertan, bai besteek bai gure ikasleek eginiko emonaldi eta alkarrizketak, hau da,  lanik onenak ikusteko aukera izango dogu.

ARGAZKI GALERIA

HOMELESS FILM FESTIVAL-ERAKO BIDEO LABURREN LEHIAKETA HOMELESS FILM FESTIVAL-ERAKO BIDEO LABURREN LEHIAKETA HOMELESS FILM FESTIVAL-ERAKO BIDEO LABURREN LEHIAKETA HOMELESS FILM FESTIVAL-ERAKO BIDEO LABURREN LEHIAKETA