ONCE ERANKUNDEA 3.MAILAKO IKASGELETAN
ONCE Erakundeko langilea dan Ainhoa, LH 3.mailako ikasleoi hitzalditxo bat emotera etorri jaku. Ikasleoi, ulermen-proiektuan komunikazioaren inguruko hausnarketa egiten gabilzanez, ederto etorri jaku itsuak diran edota ikusmen urritasuna daben umeak arlo honetan zein beste batzuetan be, zelan moldatzen diran zuzenean azaltzea. Besteak beste, kalean ibiltzen, kirola egiten edota edozein mahai-jokotan zelan jarduten daben azaldu euskun. Benetan be, esperientzia aberasgarria!