BELAUNALDIEN ARTEKOEN HAUSNARKETA
Azaroaren 10ean, barikua, Memoriaren Eguna ospatu zan, hau da, gure herriak jasandako biolentziaren eraginez izandako hildakoen aldeko gogoeta eguna. Hori dala eta, Ikastolan be belaunaldi desbardinen artekoen hausnarketa burutu genduan. Nagusiek, azken berrogei urteetan bizi izandako egoerak zein bizipenak adierazi eutsiezan gure gazteei. Ondorioz, ikasleek etorkizunera begira dagoan hausnarketa osotu eben. Egun berezi honetarako beren-beregi proposaturiko eta egindako ekintza hau ederra izan dalakoan gagoz.