2023/2024 IKASTURTEA

BIGARREN HIRUHILEKO ELEKETAN TAILERRAK

BIGARREN HIRUHILEKO ELEKETAN TAILERRAK

Daborduko emon deutsegu amaiera bigarren hiruhileko Eleketan tailerrei. Euskal kultura eta ohiturak lantzen dabezan saio honeetan hamaika bitxikeria ikasi dogu. Oraingoan, makina bat gai landu dogu: bai inauteriakaz zerikusia daben saioak, bai jolastokiko jolas, ogi eta irratikoak.
Garai batean, gure aitita-amamek edota gurasoek erabiltzen ebezan jolas zein jokoakaz olgau dogu. Ogia egiteari be ekin deutsogu, aldez aurretik prozesu guztia aztertu eta jorratuz. Azkenik, LH 6. mailako ikasleek, Bizkaia Irratikoen laguntzaz, irratsaio bat prestatu dabe. Baina, zein tailer izango dogu hirugarren hiruhilekoan?
 

ARGAZKI GALERIA

BIGARREN HIRUHILEKO ELEKETAN TAILERRAK BIGARREN HIRUHILEKO ELEKETAN TAILERRAK BIGARREN HIRUHILEKO ELEKETAN TAILERRAK