BEGOÑAZPI IKASTOLA

Jarduerak / Egutegia
< Martxoa 2010 > 
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Sakatu argazki gainean 2009/2010 Eskola egutegia ikusteko

Eskola egutegia

Aurkezpena

Zuzendariaren eskutitza

Lagun agurgarriok:

Hurrengo orrialdeen bidez Begoñazpi Ikastolako Proiektua aurkeztu gura deutsuet. Bilbo eta bere inguruko familiak (guraso eta ikasle) kontuan hartzen dauzan proiektua da. Gure ikasle guztiek alderdi guztietan, eduki zein baloreetan, hezkuntzarik onena izan dagien, Ikastolan parte hartzen dogun langile guztiok ilusio handiz aurrera eroango dogun proiektua da. Gure begiek beti egongo dira ikasleei begira, euren Ikastolako hezkuntza etapa edo aldi osoan, urte bitik hamazortzira bitartean.

Etengabeko hobekuntza eta barrikuntzan lan egiteko konpromezua hartu dogu. Bizi garen gizartea, gero eta gehiago eskatzen dauana, globalagoa eta aldakorragoa dala dakigun arren, ez dogu inoiz ahaztuko pertsonea bera dala garrantzitsuena; pertsona horren izakeran alderdi pisutsuenak lez Euskal Herriko hizkuntza, kultura, historia eta Eliza Katolikoaren mezuaren jabekuntza dirala pentsatzen dogunez gero, ikasleengan horrexek garatzen ahalegintzen gara.

Munduari begira gagozan Ikastola gara. Gure ikasleek beste herri, kultura, hizkuntza, e.a. ezagutu eta baloratu dagiela gura dogu. Hau guztia lortzeko, besteak beste, beste herrialde batzuetako ikastetxeakaz hainbat programa eroaten dogu aurrera; eta hizkuntzak ikastea eta erabiltzea bultzatzen dogu, euren komunikazio gaitasuna garatzen laguntzen dau eta.

Ikastolaren helburuetariko bat ikasleek emaitza onak lortu dagiezala da, dagoan gizartean eragile aktiboa izanik. Hainbat ume eta gazteren hezkuntzaz arduratzeaz gain, solidaritatea eta ekintza nobleetan parte hartzea be bultzatzen dogu. Begoñazpi Ikastola danon artean, hau da, Hezkuntza komunitatea osotzen dogunok zein bere inguruko kideak eraikitzen ari garan Proiektu handi bat da. Zeuk be parte hartu daikezu.

Eskerrik asko!

© 2009 BEGOÑAZPI IKASTOLA | Jesús Galíndez etorbidea, 15 - 48004 BILBAO

Tel. (+34) 94 400 53 00 | Fax. (+34) 94 400 53 01

Email. ikastola@begonazpi.net

Garapena: Uvedoble Studio, S.L.

Zilarrezko Q-aEFQM sariko finalistaEusko Ikastola BatzaEleizbarrutiko ikastetxeak