Antolamendua
Begoñazpi Ikastola partaidetzazko sistema bezela eratzen da, horrek Hezkuntza Komunitate osoaren partaidetzan oinarritzen dala esan gura dau. Beraz, sendiak, irakasleak, ikasleak, zerbitzuetako pertsonala eta ikastetxearen titularra izango dira, batera jokatuta, Ikastoleraren helburu orokorrak lortzen ahaleginduko diranak
Partaidetzak, Hezkuntza Komunitatearen partaide bakoitza bere konpromesu eta arduraren bitartez Ikastolako bizitzan bertakotzea eskatzen dau
Ikastolaren antolamendua maila bitan definitzen dogu: gobernu mailan eta funtzionamendu mailan
- Gobernu
mailan, azken batean Hezkuntza Komunitatearen ekintza guztien:
/ gidalerroak finkatzen dira
/ plangintzak onartzen
dira
/ garapena eta emaitzak
ebaluatzen dira
- Funtzionamendu mailan ekintzak burutzen dira, gobernu organoetatik urtendako gidalerroak jarraituz, organu horrek dira eta, azken batean, plangintza horrek onartuko dabezanak eta euren burutzapena ebaluatuko dabenak.

- Ikastolaren gobernuan honako honeek hartzen dabe parte:
/ Elkargoarteko organoak
-
Eskola Kontseilua
-
Zuzendaritza Taldea
/
Banakako organoak
-
Titularra
-
Zuzendaria
- Funtzionamenduko egiturak eremu bi hartzen dauz: eremu pedagogikoa eta eremu ekonomiko-administratiboa
/ Eremu pedagogikoa funtsezkoa da eta Ikastoleari izatearen arrazoia emoten deutsana da. Irakaskintza eta hezkuntza lan guztia hartzen dau, kristau baloreetan iradokiak, pertsona eta euskaldun moduan bere heldutasunaren lorpenean ikasleen protagonismoa bultzatzera zuzenduriko eskola eta eskolaz kanpoko ekintza guztiak hartzen dauz.
-
Zuzendaritza organoak
/ Ikasketa
burua
/ Etapa
koordinatzaileak
/ Sailen
buruak
-
Ikastolaren funtzionamenduan parte hartzen daben beste organo batzuk
/ Klaustroa
/ Zikloetako
koordinatzaileak
/ Irakasle-toturea
/ Aholkulari-orientatzailea
- Eremu ekonomiko-admistratiboa laguntza eremu bat da eta Ikastolaren administrazioaz eta zerbitzuetaz arduratzen da
Organo guztien funtzionamendua Barne Araubidean eta Funtzionamendurako Eskuliburuan definituko dira
Organo
desbardinen partaideen aukeraketa aplikatu beharrezko lege eta arauak betetuz
egingo da eta pertsona bakoitzak bere taldea aukeratzean oinarrituko da, Eskola
Kontseilua izan ezik, ordezkaritza organoa danez gero.