Hasierako Orrira joan Kalitateari Europar Sarian Finalista Kalitateari Euskadiko Q Zillarra Elizbarrutiko Ikastetxeen Web Orrira joan Eusko Ikastola Batzaren Web Orrira joan

 

English

 


   Begoñazpi Ikastolaren abiapuntua

  Diktadura garaian euskaraz irakastea debekatuta eta zigortuta egon arren, Euskal   Eleiza Katolikoaren babesari esker gerraondoko ikastolen mugimendu izugarria hasi   zan.

  San Nicolás parrokian, 1957an, lehen aldiz umeei euskaraz irakasten hasi ziran, baina   urte beren bukatu arazi ebezan ikastorduok. Hurrengo ikasturtean Iralabarri   konbentuan hasi ziran barriro euskeraz irakasten. Dana joan beharreko ildotik joiala   pentsatzen zanean, 1959/60 ikasturte amaieran, Gobernadore Zibilaren aginduz   Ikastola sarratu egin zan baita euskeraz irakasteagaitik andereño bi atxilotu be.

  Ikastolen mugimendua aurrera joian eta umeek etxe partikularretan ikasten eben   1966rarte, urte haretan Resurrección María de Azkue Ikastola sortu zan eta 1968an   Santiagoko Parrokiako Ikastola, Loteria Kalean, 2 zenbakian; gero Banco de España   kaleko 3 zenbakian, 3. pisuan.

Castellano