Hasierako Orrira joan Kalitateari Europar Sarian Finalista Kalitateari Euskadiko Q Zillarra Elizbarrutiko Ikastetxeen Web Orrira joan Eusko Ikastola Batzaren Web Orrira joan

 

English

 


 Balioak

 Begoñazpi Ikastolak partaide guztiak ikasleen hezkuntzan doguzan oinarrizko aukera  bitaz ohartzea gura dau: ikasleen hezkuntza integrala izatea eta gizarte solidaritatean  hezitzea nahi dogu

 2.1.- Pertsonaren garatze integrala. Gure hezkuntza ekintzaren oinarrizko helburua  pertsonak prestatzea dalakoan gagoz. Garapen integrala aitatzen dogunean ikasleak  bere gaitasun guztiak ezagutu eta era orekatu baten garatu egin behar dauazala esan  gura dogu. Horregaitik Ikastolea honako gaitasun honeek garatzen saiatuko da:

 a) Ezagutzari buruzkoak:

 - Ikaslea inguruko gizarte eta berezko errealitatea arakatzeko interesa hartu dagian  eginaz.
 - Errealitate berorren ezagutza zehatz eta kritikora heldu araziz
 - Jakitea zein dastatzea bultzatuz, ikasleak ikasten dauanari ezagutza  esanguratsuaren bidez zentzua aurkitu eta emon daikeo eta.
 - Mundu teknifikatu eta funtzional baterako prestatuz, bertan orientatzeko eta  eragingarria izateko gai izan daiten.

 b) Afektiboak:

 - Inguru fisiko eta gizartearen errealitateetara sentikorra izaten lagunduz
 - Ondo sentitze eta gozamenera zabalik egoten dan uneak bultzatuz berehalako  gozamen pertsonala konpartitzera eta komunitatea osotzeko gurarira bideratuz.
 - Sexualitatearen edukitze gozatusua eta arduratsua bultzatuz
 - Mogimendua eta bere kontrola, sentimenduen eta lankidetzaren iturri eta motore  bezela hezituz

 c) Adierazpenari buruzkoak:

 - Komunikatzeko era desbardinak erabili eta hobetzeko aukerak emonaz
 - Komunikaziorik osoena indartzen dauan isiltasuna dastatzen itziz
 - Sormenezko ekimena teknikaren bidez erabetetzen dala era praktikoan irakatsiz
 - Komunikatzeko bide eta sistemak erabakiak hartzearen zerbitzura eta pertsonen  arteko topaketen zerbitzura jarriz

 d) Gizarte gaitasunak:

 - Norberaren balore eta mugen kontzientzia hartzeko aukerak emonaz bere buruaren  kontzeptu erreala eta baikorra hartzeko
 - Ikasleak garapenari egokitutako eta gizarte harremonen bidez eratutako autonomiaz  jabetu eta berori erabili daian egoerak sortuz
 - Bakoitza talde harremonetan beharrezkoa eta eragingarria sentitu daiten egoerak  sortuz
 - Lankidetasuna eta solidaritatea dastatu daian ohituz

 Pertsonaren garapenaren ikuspuntu kristau batetik, tranzendentalak deitu geinkezan  gaitasunetan ere hezituko dogu

 e) Transzendentalak:

 - Ikasleak ikuspuntu indibiadualista eta pragmatikoak gainditzen dabezan balore  objektiboak erreferentetzat hartu daiazan ohituz
 - Arrazoi zintzo eta altruisten alde konpromesua hartu daien aukerak emonaz
 - Jaungoikoaren semeen askatasunera deituak izatearen kontzientzia sustatuz
 - Euren adinari egokitutako fede eta kulturaren arteko sintesi aurreragarriak egin  daien aukerak emonaz ikasleei

 2.2.- Gizarte solidaritaten hezitu: Begoñazpi Ikastolak azpimarratu egin gura dau bere  barruan gizarte solidaritatean hezitzeko asmoa eta horretarako helburu desbardinak  proposatzen dauz. Baina hezkuntza honek ez dauka zentzunik beste eskolaz kanpoko  gizarte talde batzuekaz, sendiak zein beste gizarte erakundeak, ez badago  beren  - beregiko loturarik. Horregaitik,

 a) Ikastolea

 Ekintzen bidez benetako Hezkuntza Komunitatearen parte izatearen sentimendua  indartzen saiatzen da. Horren faktore lagungarrien artean Hezkuntza Proiektu honetan  hurrengoko honeek batu gura doguz preminezkoenak bezela:

 1. Barne funtzionamendurako arauak argiak eta danak onartuak izango dira.  Irakaskuntzako partaide guztiei eskatuko jake betetzea

 2. Irakasle, ikasle eta gurasoen eskola-antolamendua bultzatuko da, parte hartzen  ohitu daitezan.

 3. Talde lana eta taldeen arteko koordinazioa indartuko da, bai irakasleen zein  ikasleen artean.

 4. Hezkidetzaren aldeko aukera argia egiten da, berori sexuen arteko eskubideen
 bardintasunerako hezkuntza bezela ulertuta

 5. Ikasleen arteko desbardintasunak gainditzeko beharrezko ahaleginaren alde gagoz.  Ikastoleak gizarte aldaketan lagundu gura dau, bere barruan, batez ere pertsonaren  garapen integralaren edozein arlotan arazorik gehien daukiezanak kontuan hartuz.

 Ikastolako irakaslegoa

 Irakasleak Hezkuntza Proiektuaren bultzatzailerik garrantzitsuenak dira, beraz:

 1. Euren lana Ikastolako estamentu guztien aldetik aintzat hartua izan behar da
 2. Hezkuntza Proiektu honen garapen egokirako irakaslegoaren eginkizun batzuk  azpimarratzen doguz: irakasleak euren ikasleen orientatzaileak izan behar dira,  ikasleon aniztasuna kontuan hartuz. Horretaz gain, ikasleen ikasketaren bitartekari  sortzaile eta eragingarriak izan behar dira. Azkenik, talde lanaren beharrizana dabe.

 b) Sendiak

 Begoñazpi Ikastolak bere hezkuntza ekintza sendietan jadanik hasita dagoen lan  baten jarraipena dala onartzen dau. Horregaitik, erakunde bi horreen lankidetza  sakondu beharra sentitzen dau, helburu amankomunetara zuzentzen diran ekintzak  hobeto koordinatzeko.

 Zentzu honetan

 1. Hezkuntza estamentu guztiei kontsultaren ondorengoa dan Hezkuntza Proiektua  argitaratzen dau eta ekintza bateratu baten barruti bezela proposatzen dau..

 2. Jarritako hezkuntza-helburuen lorpenerako partaidetza estu baten beharrizana  nabarmendu gura dau.

 3. Sendi bakoitzak, eta sendi guztiak batera, Ikastetxearen hezkuntza-helburuak  aztertzea eta euren senide bizitzan jarraipena era koherentzia emoten saiatu  daitezela eskatzen dau

 4. Onuragarritzat jotzen da kultur eta gizarte desbardintasunak egotea, gizarte-sarea  aberastu daikielako. Baina desbardintasun batzuk bidegabekoak dirala kontutan izanik  Hezkuntza Proiektu honek solidaritate aldeak beharrezkoenak bezela azpimarratu gura  dauz.

 c) Euskalerria

 Pertsona bakoitzak duintasuna hartu eta garatu egiten daualakoan gagoz bere  sustraiak eta nortasuna, kasu honetan sozio-kulturala, ezagutu, ederresten jakin eta  garatzeko konpromesua hartzen dauan heinean. Arrazoi honegaitik, Euskalerriko eta  Bizkaiko Jaurerriaren inguru sozio-politikoaren ezagutza gure Hezkuntza Proiektuaren  oinarrizko helburu bat da.

 Honek honako hau esan gura dau:

 1. Hurbileneko ingurua osotzen daben errealitateak era hertsi eta hausnartuan  ezagutu

 2. Euskadiko gizarte era kultur ezaugarrietaz era eginkorrean sentikortu eta  norberarenak bezela maitatzera heldu.

 3. Euskal kulturaren balore garrantzitsuek, batez ere hizkuntzak, jasatzen dabezan  arrisku batzuen kontzientzia eginkorra hartu eta ikasleei gainditzeko baliabideak emon.

 4. Euskalerriko ikusmugak zabaldu beste herri batzuenganako lankidetza bardintsu eta  bidezkorako

 5. Geurea ederrestuz tolerantzia eta begirunea praktikatu.

 6. Giza desberdintasunen arazoen kontzientzia eginkorra hartu eta jarrera solidarioak  praktikatu

 d) Eliza komunitatea

 Elizbarrutiko ikastetxea izateak hurrengo hau suposatzen dau:

 1. PEC honetan lan egiten dabenek oinarrizko baloreen lan dotorean agertu eta  egiaztatzen dala kristau fedea onartzen dabela

 2. Nazaret-go Jesusenganako, bere pertsona eta doktrinarenganako erreferentzia  komunitate-alkarbizitzarako konpromesuen eta solidaritate baloreen bultzatzailea izan  behar dala

 3. Gure ikasleek jakituriko beste arlo batzuk sakontzen dabezan artean, bere erlijio  jakituriak eta bizipenak era harmoniko baten heldutzea gura dogu

 4. Horregaitik Ikastolan ikasleak euren fedea agertzen izten deutsan eta euren  jatorrizko kristau komunitateetan murgiltzea bultzatzen daben ekintza pastorala  erreztuko da

 5. Arreta berezia jarriko da erlijio kutsuaren hezkuntza-bazterketa gainditzeko,  jakintzagaiarteko lanaren ereduaren bidez giza balorerik onenen jatorria dala ulertzen  lagunduz

 

Castellano