Berriak
Zuzendari barria begoņazpi ikastolan
Nerea Begoņa izango da Begoņazpi Ikastolako zuzendari barria, datorren irailatik aurrera, horrela onartu dau Ikastolako Eskola Kontseiluak , ikastetxeko Jabea dan Gotzaitegiaren proposamena hartuta. Orain arte izan dana, Jose Mari Ziarrusta, Bilboko Gotzaitegiko kudeatzaile izendatu dabe eta 15 urte bete ondoren Ikastola utzi egiten dau. Bere zeregin barriak Begoņazpiri lotuta ere egongo dira zati batean.
Nerea Begoņak 23 urte daroaz lanean Ikastolan eta azken urteetan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Ikasketa burua izan da. Aldi honetan egin diran aldaketa guztietan murgilduta egon da zuzendaritza taldeko kide lez eta hainbat barrikuntza proiektu sustatzen ere.
Nereak ilusio handiz hartzen dauala erronka barri hau diņo eta bere lana ikasle eta familiei begira garatu gura daula, eurak dira eta Ikastolaren arrazoibidea, Gotzaitegiak sustatzen dauan proiektuaren barruan. Pozik ere agertzen da irakasle eta ez irakasle talde inplikatu bategaz kontatzen dodalako bere esanetan.
Euren proiektu barriak arrakastaz lideratzea opa deutsegu bioi.
2008/09 ikasturterako eskola egutegia
Begoņazpi Ikastolako Eskola Kontseiluak 2008/09 ikasturterako egutegi eskolarra onartu dau. Ikastolako web orrialdean kontsultatu daikezue.