Hasierako Orrira joan Kalitateari Europar Sarian Finalista Kalitateari Euskadiko Q Zillarra Elizbarrutiko Ikastetxeen Web Orrira joan Eusko Ikastola Batzaren Web Orrira joan

 

English

 


 Ebaluazioa

 Ebaluaketatzat kontzientzia hartzearen prozesua ulertzen dogu, bai Hezkuntza  Proiektu honen helburuen lorpen mailarena zein lortzeko ahaleginean ikusten diren  beharrizenena.

 Honek Proiektuan inplikatuta dagozan partaideen aldetik zera eskatzen dau:

 - Era objetiboan ezagutu zelango egoera errealetatik abiatzen dan.
 - Aurretiaz pentsatutako ekintza desbardinak burutzean agertzen diran zailtasunak  ezagutu eta beharrezko baliabideak jarri.
 - Baliabide desbardinak eta osagarriak erabili hezkuntza prozesuaren errealitatea  objetibatzeko. Zentzu honetan ebaluaketak taldeen lankidetasuna behar dau.
 - Prozesuaren etapa bakoitzaren azken emaitzak ojetibatzera heldu, Hezkuntza  Proiektua eta prestakuntza aldiaren etapa bakoitzaren helburuak hobetzeko asmoz

 Ikaslearen prestakuntza integralaren helburua kontuan hartuz, ikasleen gaitasun  guztien garapen aurrikusia ebaluatzeko irizpideak eta erak definitu beharko dira.

 Garapenaren etapa bakoitzaren ezagurri desberdintzaileek desbardintasunak markatu  behar dabez ebaluaketa planteatzeko moduetan. Zentzu honetan, DBHn kontuan  hartu beharko da ikasleek prestakuntzarako hurrengoko etapetan aurkituko dabezan  ebaluaketa motetarako beharrezko egokitze progresiboa.

 Azkenez, Hezkuntza Proiektu hau Hezkuntza Komunitate osoaren ahalegin bat danez  gero, beharrezkoa egiten da hezkuntza partaide bakoitzak bere partaidetzaren  kontzientzia hartzean esku hartu daian. Horregaitik ikasleak euren ebaluaketan parte  hartzen ohitu behar dira; irakasleek ere euren lana ebaluatuko dabe; eta kudeaketa  organoen bidez, Hezkuntza Komunitateak Hezkuntza Proiektu honen sendotasuna eta  eragingarritasuna ebaluatuko dauz.

Castellano