Zuzendariaren Eskutitza
Lagun agurgarriok:
Hurrengo orrialdeen bitartez Begoñazpi Ikastolako Proiektua aurkeztu gura jatzue. Bilbo eta bere inguruko familiak (guraso eta ikasle) kontutan hartzen dauzan proiektua da. Gure ikasle guztiek alderdi guztietan, eduki zein baloreetan, hezkuntzarik onena izan dagien, ikastolan parte hartzen dogun langile guztiok ilusio handiz aurrera botako dogun proiektua da. Gure begiek beti ikasleei begira dagoz, euren Ikastolako hezkuntza etapa edo aldi osoan, urte bitik hamazortzira bitartean.
![]() |
Etengabeko hobekuntza eta berrikuntzan lan egiteko kompromezua hartu dogu. Bizi garen gizartea gero eta gehiago eskatzen dauana, globalagoa eta aldakorragoa dalaz jakitun gagozan arren, ez dogu inoiz ere ahaztuko pertsonea bera dala garrantzitsuena; pertsona horren izakeran alderdi pisutsuenak lez Euskal Herriko hizkuntza, kultura, historia eta Eleiza Katolikoaren mesuaren jabekuntza dirala pentsatzen dogunez gero, ikasleengan horrexek garatzen ahalegintzen gara. Munduari begira gagozan Ikastola bat gara. Gure ikasleek beste herri, kultura, hizkuntza, e.a. ezagutu eta baloratu dagiela gura dogu. Guzti hau lortzeko, besteak beste, beste herrialde batzuetako ikastetxeekaz hainbat programa aurrera eroaten dogu; eta hizkuntzak ikastera eta erabiltzera bultzatzen doguz, euren komunikazio gaitasuna garatzen laguntzen dau eta. |
Ikastolaren
helburuetariko bat ikasleek emaitza onak lortu dagiezala da, egon dagoan gizartean
eragile aktiboak izanik. Hainbat ume eta gazteren hezkuntzaz arduratzeaz gain,
solidaritatea eta ekintza nobleetan parte hartzera ere bultzatzen doguz.
Begoñazpi Ikastola danon artean, hau da, Hezkuntza komunitatea
osotzen dogunok zein bere inguruko kideak eraikitzen ari garan Proiektu
handi bat da. Zuk ere parte hartu daikezu.
Eskerrik asko!