Helburuak
Honeek dira, bada, laburtuz, Begoñazpi Ikastolak lortu nahi dauazan helburuak
1. Banan-banako prestakuntza eta askatasunaren pedagogia egoki baten bidez nortasunaren garapen oso, integrala eta harmonikoarako gaitu ikaslea, bai bizitza pertsonalean, zein sendiko bizitzan zein gizarteko eta lan bizitzetan egiteratu daiten
2. Ikaslea-taldea-ikastetxea inguru sozio-ekonomiko-kulturalagaz harremonetan jarri, irekitasun eta komunikazio bideen bitartez hurrengoko honeek bultzatu daiazan:
a)
Euskeraren jabetza, hobekuntza eta erabilera bizitzaren esparru guztietan
b) Euskadiko eta Bizkaiako inguru sozio-kulturalean eta tradizio historikoan
prestakuntza, bere balore guztiekin
c) Jasoera eta egoeren balorazio kritiko eta eraikitzailea
3. Era orekatu baten garatu bai gaitasun intelektualak eta lan teknikak zein prestakuntza zientifikoa eta humanistikoa, batez ere ekimenak eta sormena baloratuz eta bultzatuz.

4. Beste herri eta kulturenganako irekitasunean eta oniritzian hezitu, lankidetasun izpiritu solidariotik eta paketik balore aniztasuna hartzen eta komunikatzen jakiteko
5. Benetazko begirune baten oinarrituta dagozan eta hezkuntza komunitatean, eta gizarte-bizitzan parte hartze eginkorra bultzatzen daben harremon pertsonalen eta jokabide ohituren tankera bat landu
6. Pertsonaren, munduaren eta historiaren ikuspuntu kristaua proposatu, fedearen eta kultura aldakorraren arteko etengabeko alkarrizketa jarriaz, Barri Onaren baloreen araberako bizimodu bat adoretuz eta konpromesu aldatzaile batera daroan gizarte kontzientzian hezituz.
7. Bertoko eliza eta eliza unibertsalaren parte izatearen xedea baloratzen lagundu daikien fedearen bizipenak eta anaitasun adierazpenak sustatu
8. Eskubideen bardintasunean hezitu, sexu edo izate sozialeko inolako bereizkeria barik.
9. Ingurugiroarenganako begirune, kontu eta hobekuntzan hezitu, ingurugiroarenganako bakarkako eta taldeko sentikortasuna garatuz eta kontsumo orekatu baterako konzientziatzen saiatuz.
10. Gaitasun eginkorra sustatu, pertsona bakoitzaren ahalbideak ahalik eta gehien garatuz.
11.
Izpiritu kritiko eraikitzailea landu, arazoen konponketarantz edo hautabide
barrietarantz bideratuz