Hasierako Orrira joan Kalitateari Europar Sarian Finalista Kalitateari Euskadiko Q Zillarra Elizbarrutiko Ikastetxeen Web Orrira joan Eusko Ikastola Batzaren Web Orrira joan

 

English

 


   Ikastolak Euskadin

  Ikastolen mugimendua hainbat eta hainbat euskaltzale borondate onekoen ahalegin   eta beharretan oinarritu, eutsi eta iraun dau. Hasieran ikastolak era autonomoan   sortu ziran, ia-ia koordinaketa barik. Baina bultzatzaile taldeen solidaritateari esker,   errotu eta indartuz joan ziran.

  1965ean, Euskalerrian 29 ikastola egozan; 70ean 103 eta 80an 242raino gehitu ziran.
  Bizkaiako kasuan, bereziki, euskal eskolen lehen aztarnak 1896an aurkitu daitekez.   Resurrección María de Azkuek, Ikastetxea izenaz ezagutzen doguna sortu eban.   Geroago, 1908 eta 1914 bitartean, Bilbon beste eskola batzuk ere sortu ziran.

  Ikastolen sorkuntza eta ondorengo garapenaren mugimendua ulertzeko ukaezina da   azpimarratzea Euskal Eleizak izan dauan garrantzia norberaren ideia sozio-kulturalen   eraikuntza eta defentzan. Apurka apurka ikastolek euskera hutsean lan egin behar   ebela defendatzen eban ideia zabalduz eta indartuz joan zan baina, baita kristau   printzipioetan oinarritutakoa izatearena be.

  Goian aipatutako ezaugarriak dauzan ikastetxe baten adibide argia Begoñazpi ikastola   dogu. Begoñazpik bere bidea pausuz pausu egin dau, presaka noraezean ez da ibili,   baina ez dau bidean loak hartu. Filosofia konkretu baten inguruan oinarritu eta   gorpuztu da baina beti beste filosofienganako errezpetua erakutsiz: baldintza, fede   kristauan oinarritutako hezkuntza euskeraz izatea izan da baina beti be geure   dialektoan, BIZKAIERAZ.
 
  Ikastolek orokorrean eta Begoñazpik partikularrean, lehen pausuak isilpean emon   behar izan ebezan,orduan legeak onartzen eban hizkuntza bakarragaztelera zan eta.   Egoera  halakoa zala, eleizaren ezikusi eta babesari esker lehen Ikastolak gorpuzten   joan ziran.

 

Castellano