Hasierako Orrira joan Kalitateari Europar Sarian Finalista Kalitateari Euskadiko Q Zillarra Elizbarrutiko Ikastetxeen Web Orrira joan Eusko Ikastola Batzaren Web Orrira joan

 

English

 


   Begoñazpiko Ikastola Santutxun

  1970ean guraso talde batek, Josune Cearra eta Sabin Zubiri buru zirala, Bilboko   ikastolen mugimenduan parte hartzen ebala, Bilboko Gotzaitegiagaz harremanetan jarri   ondoren hezkuntza ikastetxea sortu zan, Begoñazpiko Ikastola izenaz orduan,   Asuntziotar erlijiosek Bilboko Karmelo kalean, 13an, euken konbentuan; bere izen   ofiziala parrokiako eskola izan zan.

  Orduko Jose Mª Cirarda apezpiku jaunaren eta Gotzaitegiko beste ordezkari batzuen   partehartzea guztiz garrantzitsua izan zan Ikastolaren jaiotzarako. Gotzaitegiak   Berrizko monja merzenaria zan Libe Altuna izendatu eban Ikastolako zuzendari.   Begoñazpikoko lehen andereñoak Lina Arejo. Clotilde Caminos eta Estibalitz Beistegi   izan ziran. Eurekaz batera, laguntzaile lanetan Nati Irigoien, Miren Garamendi eta   Maria Luisa Llonak jardun eben.

  Hasierako Begoñazpikoko 13 ikasleen izen abizenak hurrengoak izan ziran. Agustín   Altamira Usunaga, Mikel de la Cámara Mendizabal, Xabier Estévez Mendizabal, Pablo   García Sagarna, Victor de Diego Mendizabal, Amaia Gorbi Arkaute, Ibone Goiri Llodio,   Idurre Latxaga Mimentza, Heidi Moragues Zubiri, Iñaki Murua Anzola, Iñigo Ordozgoiti   Fonseca, Ana Ramos Urkia eta Gaizka Renteria Larandagoitia. Ikasturte amaierarako   ikasleen kopurua handituz joan zan.

  Eraikuntzaren behekaldeetan, egoera latzetan egozan eskola nazional bateko   ikasgelak egozan. Beheko solairuan La Natividad de Nuestra Señora parrokia aurkitzen   zan, bertako parrokoa Luis Lasuen abade jauna zan, berau izan zan Ikastolako lehen   erlijio irakaslea. Begoñazpikoko ikastolako beste izen berezi bat Leo Lázaro   langilearena izan zan, jubilatu arte bertan iraun eban beharrean.

  1977ko ekainan, 13 ikaslek OHOko ikasketak amaitu ebezan. Hain gertakizun   garrantzitsua ospatzeko, Bilboko apezpiku ordeak, Juan Mª Uriarte jaunak,   zuzendutako festa antolatu zan.

 

Castellano