Hasierako Orrira joan Kalitateari Europar Sarian Finalista Kalitateari Euskadiko Q Zillarra Elizbarrutiko Ikastetxeen Web Orrira joan Eusko Ikastola Batzaren Web Orrira joan

 

English

 


   Begoñazpi Ikastola Txurdinaga

  Ikasle kopurua handituz joian urtean urtean, ez egoan Karmelo kaleko eraikuntzan   leku nahikorik danontzat; ha zala eta eraikuntza barri bat egitea erabaki zan.
  Banketxe eta eraikuntza enpresa batzuekaz izandako alkarrizketek porrot egin baeben   be, Txurdinagan eremu egoki bat aurkitu zan. Bertako jabeekaz adostasun batera   heldu ondoren, proiektua edo egitasmoa aurkezteko asmoz Lázaro Anasagasti   etxegileagaz berbetan hasi ziran. Adostutakoa honako hau izan zan, Santutxuko   lurrak, Txurdinagan behar eban kalitate eta zabalkuntzaz, ikastola barri baten truke.

  Anasagasti jaunak onartu eban, berak erosiko ebazan lurrak, baimenak lortu eta   eraikuntza barriaren gastuak ordainduko be. Eleizbarrutiko tramiteetan egun batzuk   emon ostean, Karmelo Etxenagusiak, bikarioak, bizkor-bizkor behar zan dokumentazioa   prestatu ondoren, Vaticanoak baimena aurkezten eban idatzia lortu eban. Idatzi hau   eskuratu eta gero, gotzaitegiko bulegoetan adostasuna, trukaketa, sinatu zan.
  1981ean , 11 hilabetetan Txurdinagako Begoñazpi ikastola erikin zan. Anasagasti eta   bere taldea, Zuzendari taldea, guraso eta Gptzaitegiaren laguntza eta lanari esker   amaitu zan dana. Handik aurrera Begoñazpiko izenaz barik, Begoñazpi izenaz   ezagutuko da (1970-71).

  Ikastolak beti izan dauz bere zailtasunak, baina izandako eskakizunari esker beti egin   dira apostuak, eta 1998an eskaintza zabaltzea erabaki zan lerro 2tik 3ra pasatuz eta   gero 4ra, azkenik eskaintza bikoiztuz. Guzti honi erantzuna emoteko zabalkuntza lanak   (obrak) burutu dira, gaur egun dagoan moduan geratu arte, 11.000m2 baino gehiago   daukezan 5 eraikuntza: Haur Hezkuntzako eraikin 1, Lehen Hezkuntzako eraikin 2,   Bigarren Hezkuntzak eta batxilergorako beste eraikin 1 eta polikiroldegi 1, eta   20.000m2 baino gehiagoko lur zatiak.

  2005/06 ikasturtean Ikastolan 1193 ikaslek ikasten dabe, 77 irakaslek eta   administrazio eta zerbitzuetan 5 pertsonek egiten dabe lan; beste enpresa   batzuetako beharginen lana be kontratatzen da, ikasleak jagoteko, jantoki, sukalde   zein eraikuntzen garbikusi lanetan jarduteko; gaur egun Begoñazpin guztira 100   langilek baino gehiagok dihardu lanean.

  Ikastolak izena izatea lortu dau eta 35 urtetako izen eta izateari esker merezitako   aintzat hartzea jaso dau, guzti hau mantentzeko gogoa dauka, hainbeste urtetako   lanari esker lortutakoa egunean egunean hobetuz. Helburu hau lortzeko, proiektu   barrikuntzen garapenak, irakaslegoaren formakuntza eta gaurkotzeak, kalitate   gestioaren sistema martxan jartzeak, eleaniztasunak, Europako ikastetxeekaz   proiektuetan parte hartzeak, e.a. gure hezkuntza komunitatea osotzen daben sendiek   gura Hezkuntza Proiektuan parte hartzea bideratzen dabe.

 

Castellano