English
Hasierako Orrira joan Kalitateari Europar Sarian Finalista Kalitateari Euskadiko Q Zillarra Elizbarrutiko Ikastetxeen Web Orrira joan Eusko Ikastola Batzaren Web Orrira joan

 


 Iradokizunak eta Kexak

 IRADOKIZUNAK ETA KEXAK

Ikasle zein guraso edo Partner agurgarriori

Zuk diñoskuzuna sano garrantzitsua da guretzat

Ikastola hobetzen lagunduko deuskuzulako.

Arazoak ezagutu gura doguz

Guretzat hobekuntza aukera bat dira eta.


BERBEA EMOTEN DEUTSUGU

Aurkezten dozun guztia tratatuko dogula

Jaso dogularen barri egun biren barruan jakin araziko deutsugula

Aurkeztutakoa egilearen izenik emon barik landu edo tratatuko dogula

Lehen erantzuna bost egunetako epean, lan egunak, agunduko jatzula

Denpora gehiago beharko bagendu, aurretik jarritako epe barrian erantzuten

konprometatuko ginatekela.


ZELAN EGIN DAIKEZU?

Hartuemon zuzena atsegin dogu, baita hartuemon pertsonal zein informalen

hurbiltasuna be.

Zure iradokizun edo kexari itxura formala emon gura badeutsozu

Bidea erreztu gura deutsugu

Web orrialdean aurkitu daikezun formularioa erabiliz

Edo Ikastolako idazkaritzan aurkitu daikezun inprimakina (papera) betez

Ikastolako
94 400 53 00 telefono zenbakira deituz

Ikastola@begonazpi.net helbidera e-maila aginduz

Ikastolara eskutitza bilduz.


PERTSONALKI TRATATU GURA BADOZU

Ikastolako edozein arduradunagaz alkarrizketa bat eskatu egizu.


IZANDAKO TRATUAZ EZ BAZAGOZ ADOS, ZER EGIN DAIKEZU?

Ikastolako zuzendariarengana jo

Kontseilu Eskolarrera joan

Bilboko Gotzaindegiko Hezkuntza Sailera zuzendu


IKASTURTEKO IRADOKIZUN ETA KEXEN TXOSTENA

Ikasturtea amaitu ondoren, Ikastolako zuzendaritzak, izandako iradokizun eta kexen

txostena, baita izandako tratamenduak Kontseilu Eskolarrari jakin araziko deutsoz.

 

Castellano