English

 


 Metodologia

 Helburuok lortzeko hurrengoko metodologi eta orientazio oinarriak hartzen dira:

 1. Ikasleak euren garapen elementu eginkorrak eta egileak bihurtu, garapen hori  ikaslea, erabakiak hartu, bere denporea antolatu eta bere lana baloratzeko gai izatea  bezela ulertuz

 2. Ikasketa esanguratsua izango da, hau da, ikasteko eta jokatzeko autonomoago  egiten dauazan edukien eta prozeduren eskuratzea erreztuko dau

 3. Ikasketaren ahalegina gaitasun guztien (ezagutzarenak, efektiboak,  adierazpenarenak, mogimenduarenak eta sozialak) garapenera bideratuko dira,  garapenaren sasoi desberdinetako beharrizenak eta ikasleen benetako lorpenak  kontuan hartuz.

 4. Ahaleginaren pedagogiaren alde jokatuko da, ikasketa ikasleentzat prozesu saila  dala kontuan hartu behar da eta, beraz, honeek beharrezko ahaleginera ohituko dira  ikasketak antolatzeko teknika egokiak emongo jakelarik.

 5. Aniztasunaren pedagogia jagongo da, eta horretan tutore bakoitza ikaslegoaren  egoera aniztasunaren erronkari erantzuten saituko da. Garrantzitsutzat jotzen dira  ikasketa desberdintasunarenganako tratamendu prebentiboa eta egokitze  kurrikularrak. Tutoreek, Orientabide Sailagaz batera, etapa desberdinetako  orientatzaile funtzioaren helburuak eta baliabideak finkatuko dabez

 6. Bai irakasle eta ikasleen artean talde lana bultzatuko da, lanean koordinazioa,  lankidetasuna, ikasketa, eragingarritasuna eta gozamena bultzatzeko asmoz

 7. Irakaskintzako D ereduan eskolaratzea eta euskerea menperatzea abestasuna da  ikasle guztientzat. Euskararen erabileraren egoera soziala kontuan hartuz,  beharrezkoa da preminezko ekintza batzuk lantzea:

 a) Euskeraren didaktika zaindu eta indartu, eta era berean baliabideen hobekuntza

 b) Euskeraren erabilera indartzeko beharrezko neurriak hartu, bai eskola zein eskolaz  kanpoko esparruetan

 c) Ikasketa honen ahaleginari eutsi, bai irakaslen zein gurasoen aldetik, ikasleek  euskerea euren hizkuntza bihurtu dagien beharrezko euskarriak bilatuz.

 d) Funtsezkoa da gurasoek lan hori irakasleei izteaz nahikoa ez dala pentsatzea,  eurak ere inplikatu egin behar dira euskeraren erabileraren esparruen hobekuntzan

 

Hasierako Orrira joan Kalitateari Europar Sarian Finalista Kalitateari Euskadiko Q Zillarra Elizbarrutiko Ikastetxeen Web Orrira joan Eusko Ikastola Batzaren Web Orrira joan
Castellano