Misioa, Ikusmira eta Balioak
Misioa
Begoñazpi
Ikastola heziketa euskalduna eskeintzen dauan ikastetxea da (D
eredukoa, bizkaieraz), Bilboko Gotzaitegiak bultzatutakoa eliza katolikoaren
mezua zabaltzeko, baita hau hitzau, Bizkaiko Jaurerria eta Euskalerriko
inguru sozio-politikoa eta kulturalaren ezagutza eta sustapena ardatzat
izanik, kristau ikuspegiaren ildotik darion baloreetan oinarritutako
kalitatedun irakaskuntza integrala (2 urtetik 18ra) ikasle eta familien
esku jartzeko ere.
Ikusmira
Tamaina
handiko ikastetxe eleanitza izatea, bere hezkuntza eskeintza Bilbo Handian
eginez Europa mailan erreferentea izatea nahi dogu,
- Bikaintasun ereduan ikastetxe arruratua izateagaitik
- Eliza katolikoaren mezu zabaltzailea izateagaitik
- Orientazioagaitik
/ Akademikoa
/ Lanbide eta bokaziozkoa
Banan-banako hezkuntza eskuharmena izanik

- Geure proiektuekaitik:
/ Europarrak
/ Hezkuntza barrikuntzetakoak
/ Teknologikoak
Lan giro egokiaz, Ikastolako langile guztien asetasunaz, eta emaitza
akademikoak onak izanez ikasle eta gurasoen asetasuna lortutzeko.
Ikastolaren Misioaren betebidean aurrera egitea nahi dogu, Ikastolako
titularra dan Bilboko Gotzaitegiaren asetasuna lortzeko ere.
Balioak
- Ikastolako Hezkuntza Proiektuagaz konprometitu
- Ikastolako Hezkuntza Proiektua eta hezkuntza komunitatea osatzen daben
guztiak errespetatu
- Irakasleriaren inplikazioa, ikasiz, kalitateko irakaskuntza emoteko.
Bikaintasuna lortzeko etengabeko hobekuntza, eguneroko betebehar bihurtu
- Eskaintako lanaren ardura norbereganatu
- Talde lana, eraketa eta hezkuntza lanaren oinarri bihurtu
- Zehaztasunez jokatu, ondo egindako lanaren lez ulertuz