Nortasuna
Begoñazpi Ikastolak Eliza Kristau Katolikoaren mezua zabaltzeko eta hezitzen dauazan ikasleen zerbitzura jartzeko Bilboko Gotzaitegiak bultzatutako ikastetxe bat da.
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoak irakasten dauazan Ikastetxe bat da.
Elizbarrutiko Ikastetxea izateak hezkuntza proiektuak baloreen ikuspuntu kristaua eukitea eragiten dau, hau da, Hezkuntza Komunitateak gizarte bizikidetasuna Nazaret-ko Jesusengan azaltzen dan Jaungoiko Bizian oinarrituta dagoala onartzen dau. Konbentzimendu hau ez da sentitzen inposatzen dan betebehar bat bezela, sinismen berberak konpartitu ez arren, konpartitzen diran balorei zentzu-osotasuna emoten deutsan iturri bezela baino.
Ikastola
lez ikasketa guztiak D ereduan irakatsiko dira, inguruko euskerea bultzatuz:
Bizkaiera komunikazio eta eskola mailetan, goiko mailetan euskera batuan
gaitasuna eskeiniz.