Helburuak

Honeek dira labur-labur, Begoñazpi Ikastolak lortu nahi dauazan helburuak:

  • Banan-banako prestakuntza eta askatasunaren pedagogia egoki baten bidez nortasunaren garapen oso, integrala eta harmonikoarako gaitu ikaslea, bai bere bizitzan, bai sendiko bizitzan bai gizarteko eta lan bizitzetan garatu daiten.
  • Ikaslea-taldea-ikastetxea inguru sozio-ekonomiko-kulturalagaz harremanetan jarri, irekitasun eta komunikazio bideen bitartez hurrengo honeek bultzatu daiazan:
    • Euskeraren jabetza, hobekuntza eta erabilera bizitzaren esparru guztietan.
    • Euskadiko eta Bizkaiko inguru sozio-kulturalean eta tradizio historikoan prestakuntza, bere balore guztiekin.
    • Jasoera eta egoeren balorazio kritiko eta eraikitzailea.