SANTA AGEDA
2012eko urtarrilaren 30a, astelehena
Urte hasieran, Gabonetako ospakizunak amaitu eta gero, hainbat dira ospatu beharreko jaiak. Zein izango lehenetarikoa eta SANTA AGEDA. Bai, hemen dogu, eta aurten zapatu goizean urtengo dogu Bilboko kaleetatik. Hona hemen jakin beharrekoak:
Otsailaren 3an, barikua, Haur Hezkuntzako jantokian arratsaldeko 17:00etan lehenengo saioa. Otsailaren 4an, zapatua, azken saioa egiteko, Haur hezkuntzako jantokian batuko gara goizeko 10:30ean. Jarraian, danok batera,Bilboko kaleak girotzeko asmoz, oinez urtengo dogu Ikastolatik Alde Zaharreraino.
Ibilbidea honako hau izango da:
1.– Ikastolako goiko sarrera.
2.– Garaizar.
3.– Begoñako Basilika aurrea.
4.– Apaizen etxea.
5.– Mallonako futbol zelaia.
6.– Unamuno plaza.
7.– San Anton eliza aurrea.
8.– Katedralaren plaza.
9..– Plaza Barria.
OHARRA: Makila ezinbestekoa da eta baserritar jantzita etortea eskertuko dogu.
Guraso Alkarteak zerbait hartzen gonbidatuko gaitu!!!
ERDU GEUGAZ!
Beste berriak


© 2009 BEGOÑAZPI IKASTOLA | Jesús Galíndez etorbidea, 15 - 48004 BILBAO
Tel. (+34) 94 400 53 00 | Fax. (+34) 94 400 53 01
Email. ikastola@begonazpi.net
Garapena: Uvedoble Studio, S.L.