BEGOÑAZPI IKASTOLA

Jarduerak / Egutegia
< Iraila 2010 > 
A A A O O L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

Sakatu argazki gainean 2009/2010 Eskola egutegia ikusteko

Eskola egutegia

Hezkuntza Proiektua

Helburuak

Honeek dira labur-labur, Begoñazpi Ikastolak lortu nahi dauazan helburuak:

  • 1. Banan-banako prestakuntza eta askatasunaren pedagogia egoki baten bidez nortasunaren garapen oso, integrala eta harmonikoarako gaitu ikaslea, bai bere bizitzan, bai sendiko bizitzan bai gizarteko eta lan bizitzetan garatu daiten.


  • 2. Ikaslea-taldea-ikastetxea inguru sozio-ekonomiko-kulturalagaz harremanetan jarri, irekitasun eta komunikazio bideen bitartez hurrengo honeek bultzatu daiazan:

    • a) Euskeraren jabetza, hobekuntza eta erabilera bizitzaren esparru guztietan.
    • b) Euskadiko eta Bizkaiko inguru sozio-kulturalean eta tradizio historikoan prestakuntza, bere balore guztiekin.
    • c) Jasoera eta egoeren balorazio kritiko eta eraikitzailea.

Umeak Begoñazpi Ikastolako gelan

  • 3. Era orekatu baten garatu bai gaitasun intelektualak, bai lan teknikak bai prestakuntza zientifikoa eta humanistikoa, batez be ekimenak eta sormena baloratuz eta bultzatuz.

  • 4. Beste herri eta kulturenganako irekitasunean eta oniritzian hezi, lankidetasun izpiritu solidariotik eta baketik balore aniztasuna hartzen eta komunikatzen jakiteko.

  • 5. Benetako begirunean oinarrituta dagozan eta hezkuntza komunitatean, eta gizarte-bizitzan parte hartze eraginkorra bultzatzen daben harremon pertsonalen eta jokabide ohituren tankera bat landu.

  • 6. Pertsonaren, munduaren eta historiaren ikuspuntu kristaua proposatu, fedearen eta kultura aldakorraren arteko etengabeko alkarrizketa jarriaz, Barri Onaren baloreen araberako bizimodua adoretuz eta konpromesu aldatzaile batera daroan gizarte kontzientzian heziz.

  • 7. Bertoko eliza eta eliza unibertsalaren parte izateko xedea baloratzen lagundu daikien fedearen bizipenak eta anaitasun adierazpenak sustatu.

  • 8. Eskubideen bardintasunean hezi, sexu edo izate sozialeko inolako bereizkeria barik.

  • 9. Ingurumenarenganako begirune, kontu eta hobekuntzan hezi, ingurumenarenganako bakarkako eta taldeko sentikortasuna garatuz eta kontsumo orekatu baterako konzientziatzen saiatuz.

  • 10. Gaitasun eraginkorra sustatu, pertsona bakoitzaren ahalbideak ahalik eta gehien garatuz.

  • 11. Izpiritu kritiko eraikitzailea landu, arazoen konponketarantz edo hautabide barrietarantz bideratuz.

© 2009 BEGOÑAZPI IKASTOLA | Jesús Galíndez etorbidea, 15 - 48004 BILBAO

Tel. (+34) 94 400 53 00 | Fax. (+34) 94 400 53 01

Email. ikastola@begonazpi.net

Garapena: Uvedoble Studio, S.L.

Zilarrezko Q-aEFQM sariko finalistaEusko Ikastola BatzaEleizbarrutiko ikastetxeak