Pastorala

Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoak hurrengo lau urteetarako daukan helburua hauxe da: ''gure alkarteak erabarritu misiorako Jainkoaren hitzaren argitan''.

Bizkaiko Elizaren Ikastola garanez gero, aipatutako egitasmo orokorra gure urteko Pastoral Planaren bidez zehazten dogu.

Hainbat arlotan lan egingo dogu:

  • Formakuntza topaketak , guraso, irakasle eta ikasleei zuzenduta.
  • Fedearen ospakizunak. Ikasleekin urtean zehar eta sendi arteko eukaristiak.
  • Giza eta kristau baloreen sustapena: kanpainak, Elizbarrutiak antolatutako zine-astea,''Palenque-Begoñazpi alkarlaguntza proiektua'', testigantzak, boluntario eskaintzak eta beste ekimen solidario batzuk.
  • Bokazio Pastoraltza egitasmoaren garapena.
  • Pastoral Unitate, gizartean eta Bizkaiko Elizan lan egiten daben hainbat talderekin koordinatu.
  • Elizbarrutiak proposatutako ekimenak bultzatu.