2023/2024 IKASTURTEA

LOIOLAKO “NORA ETA ZERTAN GOAZ” TOPAKETA

LOIOLAKO “NORA ETA ZERTAN GOAZ” TOPAKETA

Apirilaren 10ean, Elizbarrutiko Artxandape, San Fidel eta Begoñazpi Ikastoletako DBH 4. mailako ikasleok Loiolan batu ginan Elizbarrutiko Fede-Zabalkunderako Ordezkaritzak eta ikastoletako pastoral taldeek antolatutako hausnarketarako jardunaldian.

Goizeko lehen saioan Elizbarrutiko hainbat pertsonaren testigantza entzun genduan, eurek bizitako fede-ibilbidea eta lan-aukerak entzun genduzan, besteak beste, abadeenak, “eskaut” taldeetako gazteenak, hezitzaileenak... Goizari amaiera emoteko, Loiolako Basilikan otoitzalditxoa eta bizi-hausnarketa egin genduan.
Eguraldia lagun, eguerdian eguzkitan atseden eta indarra hartuz, indar barrituta bueltatu ginan Ikastolara.
 

ARGAZKI GALERIA

LOIOLAKO “NORA ETA ZERTAN GOAZ” TOPAKETA LOIOLAKO “NORA ETA ZERTAN GOAZ” TOPAKETA LOIOLAKO “NORA ETA ZERTAN GOAZ” TOPAKETA