SALAMANCARA…NINDOALARIK… | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

SALAMANCARAÂ…NINDOALARIKÂ…

  • SALAMANCARAÂ…NINDOALARIKÂ…
  • SALAMANCARAÂ…NINDOALARIKÂ…
  • SALAMANCARAÂ…NINDOALARIKÂ…
  • SALAMANCARAÂ…NINDOALARIKÂ…
112019ko apirilak

Batxiler 1. mailako ikasleek, irakasleakaz batera, martiaren 26tik 30era, Gaztelako ondorengo lekuak bisitatzeko aukera parebakoa izan genduan: Salamanca (Europako kultura hiriburu eta era berean , platereskoaren gune nagusia), Las Batuecaseko Natura Parkea, Zamorako erromanikoa eta Burgoseko Ataperca Aztarnategia, Eboluzioaren Museoa eta Katedral gotikoa.
Bidaiaren helburuak argi izanik, urten genduan Bilbotik. Alde batetik, arte estilo desbardinak aztertuz, ikasleen artearekiko sentsibilitatea lantzea, besteak beste, erromanikoa, gotikoa, platereskoa, barrokoa eta Lis Museoko art noveau eta deco estiloak arakatuz. Beste aldetik, Ikastolatik kanpo, ikasleen alkarbizitza indartzea.
Salamancan, hainbat artelan ikusi genduan, Zubi erromatarra,Katedral Zaharra eta Barria, Maskorren Etxea, Dueñaseko klaustroa, Unibertsitatea,Clerecia, Lis Museoa…
Frantzia Mendikatean, ostera, Las Batuecas Natura Parkeko La Alberca herrian pozaren pozez emon genduan eguna multiabentura jarduerak egiten.
Ikasleek, egunez, jarduraz betetako ibilaldia izan baeben be, gauez Plaza Nagusira joan eta inguruko jai giroan murgiltzeko abagunea izan eben.
Baina danak bezala honek be amaiera izan eban. Dana dala, oroimen gozoz,irudi ederrez eta bizi esperintziaz beterik itzuli ginan Bilbora.
Itzuliko ahal gara datorren urtean be!