BARDINTASUN TAILERRA LH 3. MAILAN | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

BARDINTASUN TAILERRA LH 3. MAILAN

  • BARDINTASUN TAILERRA LH 3. MAILAN
  • BARDINTASUN TAILERRA LH 3. MAILAN
  • BARDINTASUN TAILERRA LH 3. MAILAN
  • BARDINTASUN TAILERRA LH 3. MAILAN
42020ko abenduak

Egun batzuetan, LH 3. mailako ikasleek, prestakuntza interesgarria jaso eben. Gaia, emakume eta gizonen arteko bardintasuna izan zan. Hainbat hausnarketa egin genduan, besteak beste, emakume eta gizonen arteko bardintasun eta desbardintasunak. Era berean, etxeko betebeharren gaiari be bere garrantzia emon geuntson, gizonezko zein emakumezkoen betebeharrak danonak dirala adostuz. Hau da, generoak ez dauz etxeko zereginak, ikasketak, jolasak, gustuak, janzkerak... sailkatuko. Tailerra amaitzeko dado berezi edota bitxia sortu genduan. Dado honen alde bakoitzak etxeko eginkizun bat azaleratzen dau. Ikasleek dadoa etxera eroan dabe bertan jokatzeko etxekoekin, bota ondoren, honeek suertatuko jaken zeregina egin beharko dabe. Etxean egunero jolasteko konpromisoa hartu dogu.