2023/2024 IKASTURTEA

HIGIENE PERTSONALERAKO PRODUKTU-BATZA

HIGIENE PERTSONALERAKO PRODUKTU-BATZA

Asko dira Bilbo inguruan etxerik ez daukienak eta kalean bizi diranak. Elizbarrutiak, Caritas-en bitartez, ahalegin handia egiten dau pertsona honeei behar daben laguntza emoteko. Begoñazpi Ikastolan be zeregin horretan lagundu gura dogu. Horregaitik, abenduaren 18an Indautxuko GILTZAPOSTOLICAS zentrurako norberaren higienerako produktuak batuko doguz. Besteak beste, dutxatzeko gela eta xanpua, bizarra mozteko kutxilak (behin erabili eta botatekoak) eta aparra, arropa garbitzeko detergente eta leungarria, hortzetako eskubilak eta pasta, larru azala hidratatzeko kremak, kolonia freskoak (litrokoak) eta konpresak. Jarduera honen antolaketa erraztu eta osasun baldintzak betetzen doguzala ziurtatzeko, hainbat neurri hartu beharko dozuez, beste batzuen artean, produktuak poltsa baten barruan ekarri eta Ikastolara sartutakoan emon beharko dozuez; HHn Ikastolako sarreran itziko dozuez produktuak, kaleko ate marroiaren ondoan (osasun segurtasuna dala eta, HHn autobusez etortzen diranek ezin izango dabe ezer ekarri); LHn oinezkook kaperan itziko dozuez produktuak; autobusez etortzen zarienok,ostera, sarrerako atearen ondoan; BHn sarrera nagusian itziko dozuez, kristalezko gelaren ondoan. Caritas-eko kideak 09:30ean etorriko dira produktuen bila. Beraz, epez kanpo ekarritako produkturik ez dogu onartuko. Badakigu, beti gertatzen dan moduan eta Bilbo inguruko etxerik gabekoek laguntza behar dabelako, Ikastolako komunitatea osotzen dogunon parte hartzea handia izango dana.

Animau eta parte hartu!
 

ARGAZKI GALERIA

HIGIENE PERTSONALERAKO PRODUKTU-BATZA HIGIENE PERTSONALERAKO PRODUKTU-BATZA HIGIENE PERTSONALERAKO PRODUKTU-BATZA