EXPOVACACIONES PROIEKTUA
![EXPOVACACIONES PROIEKTUA](/img_noticias/expovacaciones_proiektua__1_.jpg)
Pasa dan astean, abenduaren 15ean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ikasgeletan hiruhileko honetan landutako EUROPA gaiaren azken proiektua dan"EXPOVACACIONES" azoka aurkeztu eben.
"Azoka" honetan, talde-lan bakoitzak Europar Batasuneko herrialde bat ordezkatu eban, helburua, lurraldea ezagutarazi eta turismoa erakartzea zalarik.
Aurten, osasun egoera dala eta, ezin izan doguz familiak erakusketa ikustera gonbidatu. Hona hemen jardueran ataratako argazki batzuk, ikusi eta gozatu.