Urtarrilaren 29an, hilero egiten dogun moduan, Ikastolako Udal Kontseiluko ordezkariok, ikasturte honetako Bilboko Ume eta Nerabeen Udal Kontseiluko lehen lan-batzordean bildu ginan.
Dakizuenez, aurten eskola-jazarpen edo Bullying gaia jorratuko dogu. Hori dala eta, batzarrean bullynga zer dan edota zertan datzan azaldu eta ikasi genduan, horretarako, jazarpena jasan zein egitean, sortzen diran noiz, zelan, nork, nori, zergaitik… galderei erantzuten be ibili ginan. Bilera, ataratako ondorioak laburtuz eta hiru mahaikideen artean mapa mentala eginez amaitu genduan.
BILBOKO UME ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUA
42021ko otsailak