GORPUTZA, HAU BAI MAKINA! PROIEKTUA
Bost urteko ikasleak “Gorputza, hau bai makina!” proiektua amaitzeko zorian dagoz. Proiektu hau polita bezain erakargarria da, benetan.
Lanketak iraun bitartean, ikasleak mediku izan dira eta lokomozio zein digestio-aparatuari buruzko hainbat ezaugarri eta zehaztasunen barri jaso eta ikasi dabe. Beti be helburu zehatz bat dogula, hau da, gorputzaren funtzionamenduaren barri izan nahiz ikastea, eta era berean, funtzionamendu hau egokia izateko, zelan elikatu behar dogun jakitea. Azken baten, elikadura osasuntsua, gorputza behar dan moduan ibili daiten bermatzeko oinarrizko osagaia da.
Proiektu oso eta berezi honen bidez, zenbat goxatu eta ikasi daben bost urteko ikasleek!