2023/2024 IKASTURTEA

BIDE-HEZKUNTZA

BIDE-HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntza 5. mailako ikasleek, Bilboko Udaleko udaltzainen eskutik, ikastetxeoi urtero eskaintzen jakun BIDE-HEZKUNTZAko jadueretan parte hartu dabe. Aurten, egoera kontuan hartuta, zaindu beharreko ziurtasun eta higiene neurri guztiak bermatuta egon arren, ikasleak gelaka bertaratu dira.
Ekimena, ikasleak txirrindulaz doazala, edozein bidetatik joanda aurkitu daikien egoera zein jarreraren aurrean zer eta zelan jokatu behar daben aztertuz eta azalduz hasi dabe. Horretarako, adituak diran udaltzainek hainbat kasu nahiz egoeraren adibideak emon deutsiez.
Baina azalpenetik ekintza bera egitera jauzi eginez, ikasle bakoitzak txirrindula hartu eta udaltzainek dabezan instalazioetako zirkuitotik ibili dira poz-pozik. Dana dala, ikasleek egindako akatsengaitik isunak be jaso dabez.
Betiko moduan, gure segurtasunaz arduratzen diran udaltzainei, eskerrik beroenak emon behar deutseguz.
 

ARGAZKI GALERIA

BIDE-HEZKUNTZA BIDE-HEZKUNTZA BIDE-HEZKUNTZA BIDE-HEZKUNTZA BIDE-HEZKUNTZA BIDE-HEZKUNTZA BIDE-HEZKUNTZA BIDE-HEZKUNTZA