Astelehen honetan, martiak 22, Irlandan ospetsua dan St. Patrick’s day eguna era berezian ospatu genduan Haur Hezkuntzako geletan. Hamar egunetan, irlandar musika eta kulturaren barri jaso eta lantzen egon ostean, jarduera amaitutzat emoteko, zeltiar musika jotzen daben musikari ezagun batzuen kontzertu zoragarria izan genduan. Hau bai hau goiza! Haur Hezkuntzako umeek musikariekin batera, “I’ll tell me ma” abesti tradizionala abestu eben. Jarduera aberasgarri honek gure kultura eta irlandar kulturaren arteko zubiak eraikitzen lagundu deusku, bai, horixe!
SAINT PATRICK´S DAY HAUR HEZKUNTZAN
242021ko martxoak